TXIKITZEN ZARETENEAN

TXIKITZEN ZARETENEAN

Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
Materia
Libro ilustrado
ISBN:
978-84-7681-762-9
Páginas:
32
Encuadernación:
Cartoné

Txikitzen zaretenean, Uxue Alberi, Aitziber Akerreta (IL.): Txikitzen zaretenean ez duzue lanera joan beharrik izango.
Horren ordez putzuetan salto egingo duzue zapaburu bihurtu arte…
Haurtzaroari buruz esan diren gauzen artean, Rainer Rilke idazle austriarrarena izango da seguru aski ezagunena eta errepikatuena: “Gizakiaren aberri bakarra da”. Umeek haztean aurkituko duten mundua nolakoa den kontatu beharrean, kontakizun honek hankaz gora jartzen ditu narratzaileen eta irakurleen paperak. “Txikitzen zaretenean” gurasoei eta pertsona helduei kontatzeko ipuina da, eta haurren ikuspegitik kontatzen du nolakoa izango den gurasoak txikitzen direnean (kasu hipotetiko horretan) aurkituko duten mundua. Bizi-zikloa azpikoz gora jartzen du.
Uxue Alberdik eta Aitziber Akerretak haurren mundua nagusien mundutik bereizten duen amildegiaren aurrean kokatzen gaituzte: gurasoak lanarekin eta etorkizuneko planekin kezkatuta dauden bitartean, gizarteko arau zurrunetan edo helduen arteko eztabaidetan harrapatuta dauden bitartean, haurrek nahiago dute masustak biltzea, putzuetan jauzika ibiltzea, animaliekin hitz egitea edo mundua nolakoa den aiton-amonen eskutik ezagutzea.
Testuaren izaera poetikoaren osagarri dira grafitoz eta koloretako arkatzez egindako ilustrazioak. Ipuin honetako orrialdeetan elkarren ondoan bizi dira haurrak eta helduak, ez elkarrekin, ordea. Kolorea baliabide sinboliko bihurtuta, umeen mundua kolorez eta dinamismoz beterik azaltzen zaigu, helduen mundu grisari kontrajarrita. “Txikitzen zaretenean”-ek haur izaten jarraitzeko deia luzatzen die haurrei, eta gurasoak, pertsona helduak, behinola ahaztutako inozentzia, irudimena eta naturaltasuna berreskuratzera animatzen ditu. Posible baita, saiatuz gero.