- Editorial:
- ASTIBERRI EDICIONES
- Año de edición:
- 2025
- Materia:
- NG - Novela Gráfica
- ISBN:
- 978-84-10332-65-2
- Páginas:
- 384
- Encuadernación:
- Rústica
HEARTSTOPPER 04: ESAN GABE DOA
OSEMAN, ALICE
Charliek ez zuen inoiz pentsatuko Nick erakarriko zuenik, baina orain bikote dira, eta modu ofi zialean, gainera. Baina, ez hori bakarrik, uste du prest dagoela hainbesteko larridura sorrarazten dioten bi hitz horiek esateko: maite zaitut . Nickek ere gauza bera sentitzen du, baina baditu beste hainbat pentsamendu buruan bueltaka: aitari mutil-lagun bat duela esan nahi dio, baina, horretaz gain, Charliek elikadura nahasmendu bat duela uste du. Ikasturte berri bat hasiko dute, baina, era berean, garai berri bat izango da Nick eta Charlierentzat Heartstopper serieko laugarren liburu honek intentsitate berri bat ekarriko digu. Egile britai niarrak sortu dituen pertsonaiak oso errealak dira, eta, orain, garrantzi handiko oztopo batekin egingo dute topo: Charlieren buruko osasuna oso ahul dago. Nick ere ohartu da horretaz eta Charlierekin batera heldu nahi dio kontuari. Ordea, 16 urteko mutil batek ezin diezaioke horre lako kontu bati bakar-bakarrik aurre egin; ikusi beharko du zer egin dezakeen hondoratzen eta bakartzen ari denari laguntzeko.
