- Editorial:
- ASTIBERRI EDICIONES
- Año de edición:
- 2025
- Materia:
- NG - Novela Gráfica
- ISBN:
- 978-84-10332-83-6
- Páginas:
- 432
- Encuadernación:
- Rústica
GAZAKO OIN-OHARRAK
SACCO, JOE
Rafah, Gazako Zerrendaren hego-hegoan kokatutako hiria, toki errukarria da. Bukatu gabeko hormigoizko eraikinak batetik, zaborrez jositako kalezuloak bestetik. Karrika estuak, ume txikiz eta lanik gabeko gizonez lepo. Bulldozerrek txiki-txiki eginda utzi dituzte Rafahko toki asko, Egiptoko mugan. Gaur eta beti, Rafah hiri nabarmena da gatazkarik sutsuenetako baten erdian. Artxiboen zokorik sakonenean, 1956ko gertakari odoltsu bat dago kukututa: soldadu israeldarrek 111 palestinar akabatu zituzten tiroz. Hilketaz jositako historia luze bateko oin-oharra dirudien arren, Rafahko egun hark odol hotzean burututako masakrea ala akats izugarria agerian uzten ditu konponbiderik gabeko gerra baten atzean dauden errealitate ugariak.
