Idazlea autoan doa, baina elurteak autopista itxi du Pancorbo
inguruan. Poliziak polikiroldegira desbideratu ditu bidaiari
guztiak, gaua bertan igarotzeko. Eskursiora zihoan haur talde
batek ezagutu egin du idazlea, haien eskolan izan zelako. Gaua
elkarrekin igarotzea erabakitzen dute, eta, ordu luzeak arintzeko,
bakoitzak ipuin bat kontatuko du. Abentura bat ere biziko dute
gaueko ordu txikietan, izoztuta dagoen paraje baten erdian,
bizitza eta literatura zein hurbil dauden konturatzeko. Ipuinei
egindako komentario eta kritikekin dekalogo bat osatuko du idazleak,
haurrek ipuin bat nola idatzi ikas dezaten.
Intxaurrondoko ikasleek idatzitako ipuinak fikziozko narrazio
batean kokatu ditu Pako Aristik, liburu berezi bezain erakargarria
sortuz, haurren sormen freskoa eta idazlearen beterania maisuki
nahastuz.