BIZI BARATZEA, ALTZA PORRU

BIZI BARATZEA, ALTZA PORRU

Editorial:
ARGIA
Año de edición:
Materia
NG - Novela Gráfica
ISBN:
978-84-608-7827-8
Páginas:
100
Encuadernación:
Rústica
18,00 €
IVA incluido

Temas relacionados

Baratzezaina ereindako lehen ilar-landarearen zain bezala daude Jakobitak liburu berriaren esperoan. Noiz aterako. Bizi Baratzea best seller-a Durangoko Azokan erosi eta hurrengo asteetan osorik irentsi zuten, eskualdean Jakobak berak hitz egin duen aurkezpen guztietara joan dira, eta orain gehiagoren beharrean daude. Bada ekainarekin batera izango da kalean, ARGIAren eskutik, beren gosea aseko duen liburua.
Altza porru! baratzeaz eta horrek inguratzen duen jakintza guztiaz zortzi marrazkilarik ilustratutako komiki-liburua da. Bizi Baratzea-rekin hasitako bideari jarraipena emango dio hizkuntzarekin jolastuz, ironiatik eta umoretik.
Baratzeak kulturaren atalak biltzen dituela esan ohi da. Batzuek ikusten dute artea, besteek arotz edo mekanikoaren eskua, matematika, sukaldaritza… Ortua omen da eremu askotako ataria. Eta itxura denez komikigintzarena ere bai, edo komikigintzatik landu daiteke behintzat; eskuaren artea.
Asisko Urmeneta, Ainara Azpiazu “Axpi”, Antton Olariaga, Zaldieroa, “mattin” martiarena, Josevisky, Unai Iturriaga eta Unai Gaztelumendi dira komikilariak. Jakoba Errekondo aritu da gaia eta oinarria jartzen. Maialen Lujanbioren idatziak ematen dio sarrera eta Idoia Torregarai eta Markel Lizasoainen ukitua estimatzen da.
Liburua mintzo da (testu eta marrazki bidez) ilargiaren gorabeherez, baratzeko elikagai-kateaz, ortuaren inguruko hizkuntzaz eta esaerez… Baina ez diet amaiera zapuztu nahi Jakobitei, eta ez dizkizuet liburuaren sekretu guztiak kontatuko.