HARRY POTTER ETA SORGIN HARRIA

HARRY POTTER ETA SORGIN HARRIA

Editorial:
ELKARLANEAN
Año de edición:
ISBN:
978-84-8331-703-7
Páginas:
280
Encuadernación:
Cartoné
17,65 €
IVA incluido
Disponible en 1 semana
Añadir a la cesta

Harry Potterren itzalak literatur esparrua gainditu eta fenomeno sozial izatera heldu da munduan zehar, Ingalaterran eta Estatu Batuetan bereziki, baina horren entzutea, Errusiatik barrena, Txinaraino ere iristen da. Harry Potterrek ahalmen miragarria baititu. Horregatik, liburua zabaldu ahala bere magiaz liluratzen gaitu, eta liburuan sartuz goazen neurrian, are eta gehiago sorginduz goaz, harik eta liburua itxi eta, mago batek bere makilatxo magikoa astintzean bezala “klisk!” egin eta esnatzen garen (edo gaituen) arte. Sugeak liluratu duen txoria bezala sentiarazten gaitu. Eta nor da, bada, pertsonaia harrigarri hau? Harry Potter mutiko umezurtz bat da, eta bere osaba-izeba gogaikarriekin eta bere lehengusu Dudley kaikuarekin bizi da. Harry bakarrik eta triste sentitzen da, inork ez duelako maite etxe hartan. Baina egun batean bizitza errotik aldatuko dion gutun bat jasoko du. Hogwarts eskolan onartu dutela jakinarazten diote gutun hartan. Eskola bitxi hartan benetako lagunak egingo ditu eta magia egiten ikasiko du Harryk, eta, bere harridurarako, ahalmen miragarriak dituela konturatuko da. Izan ere, Harry Potter egiazko aztia baita!

Otros libros del autor